Bilaketa: Bertso plaza
Emaitzak: 1403

Trebeki

2024-02-15 Onintza Enbeita

Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, hauxe da plazagizona: “jendaurrean eta jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den gizonezkoa”. Eta plazandrea: “jendaurrean edo jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den emakumezkoa”.

Hitzak soilik baloratzen dira

2024-02-05 Aissa Intxausti

Gorputza tente eta altu kantatzeko esaten ziguten bertso-eskolan umetan. Bertsoak saldu egin behar omen dira, eta urteak joan ahala ikasi dugu bertsoa saltzeko moduak bertsoaren edukiak berak beste, edo gehiago, balio duela. Aldatu dugu lehen bertsoa kantatu ostean jartzen genuen “barkatu, kaka, gaizki egin dut” aurpegia, eta ikasi dugu, horren ordez, irribarre txiki bat egiten, eta ez dadila nabaritu barruko amorrua.

Biluzteaz

2024-01-25 Onintza Enbeita

Biluzteaz - Egia da sinbolikoki biluztu egin garela emakumeok plaza publikoan lekua hartu ahal izateko. Edo behintzat, emozionalki biluztuta esplikatu dugu zenbat kosta zaigun leku hori hartzea. Arrazoitu egin behar [...]