Bilaketa: BERTSO ESKOLA
Emaitzak: 1184

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Gurea ez den ahotsaz

2024-11-25 Maider Arregi

2021eko abenduan Uxue Apaolazari Argian egindako elkarrizketa batek esaldi hauxe zeraman titularrean: “Ez dut nire pribilegioen biktimez mozorrotu nahi” (Apaolaza, 2021). Ideia hori, arau moral gisa formulatuta, izango da artikulu honen hasierako hipotesia; hau da, ez genukeela gure pribilegioen biktimez mozorrotu behar. Beste era batera esanda: ez genuke kantatu behar estrukturalki gu baino zapalduagoak (are, gugandik zapalduak) dauden pertsonen ahotik. Adibidez, nik (emakume zuri europar gisa) ez nuke kantatu behar emakume arrazializatu edo migratu baten ahotsa lehen pertsonan erabiliz.

«Eginez eta eginez» aurrera egindako bidea

2024-10-21

Aurten bete dira 50 urte haurren lehen bertso eskola sortu zela. Eskoriatzako Almen ikastolan sortu zuten, eta, pixkanaka, eskualde osora zabalduz joan ziren eskolak. Jon Iñaki Izarzelaia eta Ainhoa Agirreazaldegi hastapenetan ibilitakoak dira.

Badator beste urte batez

2024-10-15 Peru Abarrategi

Badator beste urte batez - Aurten ere ikasturte berria hastearekin batera emango dio hasiera bere ikasturte propioari Aramaixoko Bertso Eskolak ere. Duela aste gutxi bildu ginen bertso eskola osatzen dugun [...]