Bilaketa: Hondarribi
Emaitzak: 48

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Lehen plaza parekideaz hizketan, oholtza azpikoekin

2024-09-24 Iraitz Mateo

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko elkartea da, duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta egun lanean jarraitzen du. 1992an antolatu zuten bi gizonezkok eta bi emakumezkok kantatuko zuten bertso saioa, ez zuten Euskal Herriko lehen bertso saio parekidea izango zenaren segurantzarik, baina aurrera urratsa egiteko garaia bazela iruditzen zitzaien, eta berek eman zuten.

GBT24: Oihana Arana eta Eli Pagola gailendu dira asteburuan

2024-09-23

Oihana Arana eta Eli Pagola gailendu dira lehen asteburuan - Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu zen Errenteriko final-laurdenetara Arana. Lazkaoko Areria aretoan jokatu zen hirugarren final-zortzirena herenegun, bertsozale ugariren [...]

Bertsolaritzako nire hastapenak

2024-09-13 Bittor Agirre Telleria

Bertsolari aldizkaritik deitu zidaten ea bertsolaritzan nire hastapenak nola izan ziren galdezka.

Hastapen horiek aspaldi izan ziren, 1936. urtean jaioa bainaiz Legazpiko Brinkola auzoko Barrendiola baserrian. 88 urte ditut dagoeneko.