Bilaketa: Maialen Lujanbio
Emaitzak: 274

Propio apropia

2024-04-03 Oihana Iguaran

Bertsolarioi rolak proposatzen zaizkigu askotan. Eta gai zabaletan, apropos hartu izan ditugu. Edozein rol ote da, ordea, aproposa? Beste askoren artean galdera horri erantzuteko ahalegina planteatu du 2024ko bertsolamintzak: Nondik eta zeri kantatzen diogu? (laster irakurri ahalko duzue aldizkari honetan luze, zabal eta sakon horko gogoetek emana).

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Bertsoaroa

2024-02-08 Eneko Lazkoz

Hemen da Bertsoaroaren edizio berri bat. Hogeita hamahirugarren urtez jarraian, otsailaren 8tik martxoaren 1era, Iruñeko hainbat txoko ezberdin bertsoz zipriztinduko dituena.

Bertso Egunak ez du hutsik egin

2024-02-02 Bertsolari Aldizkaria

Bertso Egunak ez du hutsik egin - Egun osorako egitaraua prest zen aurtengo Bertso Egunerako ere, eta antolakuntzatik adierazi dutenez "egunak ez du huts egin". Lilibertso bertso eskolarekin elkarlanean antolatu [...]