Bilaketa: Yoga
Emaitzak: 16

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Urtarrileko arratsalde bat

2026-01-20 June Aiestaran

Urtarrileko arratsalde bat - Doinua: Dena aldatzen da https://www.youtube.com/watch?v=IMku_FOVe84   Atzoko afaritako sobrak bazkaldu dituzu, azken hilabeteetan nekeak jan baitzaitu zu.     Ontzirik garbitu gabe eta lurrera begira, kafe [...]

Jexux Mari Irazu: “Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata”

2025-09-10

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz eta aurre egiteko estrategiez mintzatu da. Bere esperientzia kontatu nahi izan du, besteena entzutea lagungarri izan zaiolako. 

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.