Bilaketa: rapa
Emaitzak: 345

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Hainbestek hainbeste maite zutena

2024-09-19 Xabier Euzkitze

Pixkanaka itzali zaigu Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarateko semea. Gizakiak ez dio gizaki izateari uzten azken arnasara arte, eritasuna eta ahulezia ere bereak ditu, baina Nikolasek aspaldixko utzi zion Nikolas izateari.

Ezurtea eta baiurtea

2024-09-18

Ezurtea eta baiurtea - Eli Pagola, NAIZen. [caption id="attachment_59281" align="aligncenter" width="700"] Arg: ALEA[/caption] Aurten ezurtea omen da; diotenez, hala diote sagarrondoek. Gure inguruan, behintzat, ez adarrak okerrarazteko besteko kargarik, ez [...]

A ze pailazo puska!

2024-09-16 Andoni Rekondo

Imajinatu Legorretako arratsalde bat. Abenduaren 27a da, Gabon gaueko eta Eguberri eguneko afari, bazkari, parranda eta abarrak atzean utzi eta Gabon Zaharrera bidean geratzen den erdibideko egun horietako bat. Nagiak kenduta, eta asteroko dosiaren beharrez, joan zara bertso saio bat entzutera.

Agur bat merezi duenari

2024-09-11 Peru Abarrategi

Pasa den urteko abuztuak gure aita eraman zuen, berriro ez itzultzeko asmoz gainera. Urte bat joan zaigu jadanik ordutik eta bidezkoa iruditzen zait hilabete honetako nire aletxoa berari eskaintzea, era batera edo bestera bera delako nik gaur aldizkari honetan gogoeta bat idazteko daukadan arduraren errudun nagusia.

Alperrik

2024-08-28 Oier Etxeberria

Birao polita iruditzen zait sokormazo hitza. Gutxi darabilgun arren, norbaiti baboa edo ergela deitzeko balio lezake. Izenak berak dion bezala, tresna hau soroko lur zati handiak kolpez jo eta xehetzeko da. Antzeko funtzioa du alper harriak ere. Azken boladan etxe atarien apaintzera bideratu den arren, izatez ganaduarekin tiraka lurra leuntzeko balio du harrizko zilindro astun honek. Jatorria zein duen askorik jakin gabe erabiltzen den tresna da galbahea ere. Bahea, gariarentzat denean gal-bahe, sare bat da neurri ezberdineko zulo mailak izan ditzakeena. Haietarik gari alea kabitzen da baina lastoa ez, sistema horrekin bereizten dira beraz baliozkoa eta soberakina.