Sisti sasta Ezpeletako. Joan den mendeetako galarrotsetako kantu zonbeitetaz
Ezpeleta aspaldiko merkatu gunea da. Lapurtar herri gotor hori betidanik izan da mota guzietako tratulant gomes eta ostatu solas eta jokoen ohantze joria. Ze giro paregabea lehenagoko (eta gaurko) bertsolarientzat! Mihiak alhan zituztenek bazuten hazkurri. Gauden XVIII. mende hondarretik XIX. mende hondarra arteko hiru adibiderekin.