Bilaketa: sortzaile
Emaitzak: 231

Geurean onenak

2024-04-17 Haritz Mujika

Geurean onenak - [caption id="attachment_57353" align="aligncenter" width="640"] Arg: CDD20[/caption] Ez da erraza ezertan inongo onena izatea. Herriko toka txapelketa irabaztea ere zaila izaten da gehienetan. Hori bai, behin irabazten duena [...]

Aroa Arrizubieta txapeldun

2024-03-22

Aroa Arrizubieta txapeldun - Ruben Sanchez Bakaikoa, ARGIAn. 700 entzule finalean: Gure ohiko kopurua da 2002an Arabako Txapelketaren aro modernoa hasi zenetik. Arabako euskaldun kopuruari dagokion zenbakia da (bestalde, gudari [...]

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.