











Aizarna bertsolariaren arrastoan – Testua: Joxean Agirre Argazkiak: Conny Beyreuther Juan Inazio Odriozola Aizarna bertsolariak ez zuen suerte makala izan jaiotze lekuarekin, punta-puntako bertsolariak eman dituen auzo batean etorri baitzen mundura, Txillarramendin, Errezil, Aizarna eta Azpeitia elkartzen diren gunean, baina ez zuen hainbesteko suerterik izan, beharbada, egokitu zitzaion garaiarekin. Gerra aurretik, Getxoko bi
Bertso urdinak – Kantatu izan dugu bertso zuririk inoiz, zertan ukatu. Nahi baino gehiagotan geratu zaigu burua zurian, bertsoaren oinarri guztia finkatu duen azken puntua gogoratu ezinik. Umore beltza esploratu dugu bertsotan ere; eta inoiz, gorriak ikusitakoak gara oholtzan. Hala ere, hil honetan jakin dut bertso urdinak zer diren: Marea Urdina elkarteari esker.
Ospatu da Bertso Eguna Azpeitian – Pandemia osteko murrizketarik gabeko lehen Bertso Egunean Azpeitiko kaleak, tabernak eta elkarteak hartu ziztuten bai bertsoek eta bai bertsozaleek. Bertso poteoarekin eman zitzaion hasiera egunari, eta jarraian herriko bost elkartetan egin ziren formatu desberdinetako bost bertso bazkari. Hiru libreko saio, bat gaiekin eta bestea musikatua izan ziren.
2023ko Bertso Eguna, Azpeitian – Urtarrilaren 28an izango da, eta egun egun osoko egitaraua antolatu du Bertsozale Elkarteak. 2018tik urtero aldatu da lekuz Bertso Eguna, eta aurtengoa Azpeitian ospatuko da, Azpeitiko Udalaren eta herriko hainbat elkarteren laguntzaz. Egun osoko planaz gozatzeko parada izango da bertan: 11:30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da,
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Bertso berriak Azpeiti´ko urkamendiaren gainean jarriak – Bertsoak: Juan Mari Zubizarreta, Etxeberritxo Doinua: Jose Tejeria da Jose Tejeria da au nere grazia, Gipuzkoa’ko Aia’n jaio ta azia; tiroz aita ill nuan, orra desgrazia, publikatzera nua asunto guzia. Deabrubak animua eman biotzera, tiroz atrebituba nire aita iltzera; Donostia’ra gero zerbait ekartzera, egin nuen okerra