bertso paperak

Mila urte igarota, ura bere bidean

2024-05-02

Cira Crespo, Jakin-en. 

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit… Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

Goizueta: Nikolas Iribarren, 'Xardea'

2024-04-22 Patziku Perurena

Oraindik gogoan dauzka Goizuetako jendeak Nikolas Iribarrenen pasadizo eta bertso franko. Ez hori bakarrik, orain berriro (2013-4-23) hila dugu Joxe Antonio Iribarren Perurena, lehengusu propioa eta aitona Nikolas zenari bezalaxe Xardea deitzen genion honi ere izengoitiz. Bihoa bien oroimenez lantxo hau.

Orainetik geroa

2023-12-08 Haize Lekuona

Orainetik geroa - Doinua: Gure herrian ligatzea/ Calle melancolia   [caption id="attachment_55018" align="aligncenter" width="2500"] Arg: Kazeta[/caption]   Abenduaren 2 hontan piztu da elkartasuna Hazparnen piztu da ere txispa bat sortu [...]

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa sorta irabazleak

2023-04-05

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa sorta irabazleak - Bertsularien Lagunak Elkarteak zabaldu ditu jada Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa bertso sorta irabazleak. Komunikazioa akats batengatik epaimahaiak ez zuen Unax Aizpurua Ibargarairen sorta [...]