espetxea

Gernika

2024-05-27 Ekhiñe Zapiain

Iazko urte bukaeran Zaballako espetxean izan nintzen kantuan. Badakit ez zela bertan egiten zen lehen bertso saioa. Are, azken hilabeteetan ekimen kultural pila bat egin dituzte bertan; antzerkiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, bertso saioak… baina niretzako lehendabizikoa izan zen espetxean kantuan. Ez dakit lehen aldiek beti dakarten xarma berezi bat ala horrela etiketatzen ditugun nahigabe. Dena dela, niretzako lehen aldi berezia izan zen, eta hargatik, bizitu nuenaren lekukotza uzteko premia sortu zait urte erdi beranduago.

Berandu, baina azkenean

2022-10-14 Irantzu Idoate

  Doinua: Haizea dator ifarraldetik!  Berandu, baina azkenean - https://www.youtube.com/watch?v=3dDafCcxDVw   Huts minbera bat hedatua zen gure herrian barrena Zer dira hogei ta hamabi urte? Zer bizi baten herena? Abenduaren hogei [...]

Espetxeko sormena, espetxeko bertsolaritza

2020-09-04 Jokin Urain

Espetxeko sormena, espetxeko bertsolaritza - Bertso saioetan “Kartzelako gaia” jartzea ez dakit noiztik datorren kontua den edo nola sortu zen irizpide hori. Saioetan doinua eta neurria aukeratuz, gaiari sakon helduz... [...]