feminismoa

Plaza bat elkarrena

2024-03-04 Oihana Iguaran

Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.

Trebeki

2024-02-15 Onintza Enbeita

Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, hauxe da plazagizona: “jendaurrean eta jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den gizonezkoa”. Eta plazandrea: “jendaurrean edo jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den emakumezkoa”.

Biluzteaz

2024-01-25 Onintza Enbeita

Biluzteaz - Egia da sinbolikoki biluztu egin garela emakumeok plaza publikoan lekua hartu ahal izateko. Edo behintzat, emozionalki biluztuta esplikatu dugu zenbat kosta zaigun leku hori hartzea. Arrazoitu egin behar [...]

Zorionak, aita!

2024-01-15 Haritz Mujika

Zorionak, aita! - Sesenta y tresko urtarrilaren hamalauan jaio zen gure aita. Hirurogeita bat urte bete berri ditu, alegia. Orduan, amaren besoetan negarrez ariko zen, jaio berri-berri -Amaren besoetan diot, [...]