Pribilejiatuak

Pribilejiatuak – 16:00etan dugu hitzordua aparkalekuan. Umeak munduratu ditugunetik, familia-oporren usaina hartu du berriz ere Gasteizetik Pancorbo alderako A1aren zatiak. Gaur bertatik noa. Baina beste leku batera noa. Langraiz Oka parean eskuinetara. Ezkerretara bihurgunea, autobidea zubi-gainetik pasa. Susto txiki bat biribilgunetik irteterakoan, beste auto batekin (nire errua izan da). Aldapa suabea, baina uste baino luzeagoa.

Segi irakurtzen

Berandu, baina azkenean

  Doinua: Haizea dator ifarraldetik!  Berandu, baina azkenean –   Huts minbera bat hedatua zen gure herrian barrena Zer dira hogei ta hamabi urte? Zer bizi baten herena? Abenduaren hogei ta hamaika, urtarrilaren lehena… Urterik urte sartzen joan da mendekuaren eztena Dudatzen ere hasiak ginen ea jinen zen azkena Baina aurten bai, kolore argiz altxatu da

Segi irakurtzen

Jon eta kartzelako lana

Jon eta kartzelako lana – Aurrekoan kontatu nizuen bezala, Jon etxera bueltatu da eta, ondorioz, hemen ari naiz epez kanpo eta berandu zutabe hau idazten. Jon ere berandu heldu da etxera, eta galdutako denbora berreskuratzen gabiltza. Kartzelako lanak luze joan dira saio honetan.     2002ko udazkenean eraman zituzten Galdakaoko hainbat gazte espetxera, tartean gure

Segi irakurtzen

[Ziegatik bertsotan V] Abel Enbeita
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Abel Enbeita – Seigarren galeria     1 Abendua hasi ta urtarrila gero zulo hontan sartuta gaude egunero Otsailak ere agur zer al dator gero? Juez hauen asmoak somatu ezkero ezer berririk asko nolatan espero.     3 Seigarren zenbakia gure “galeria” hirugarren pisuan “ziega” ileria ehun lagun hirunaka dena gazteria bakoitza zenbaki bat hau

Segi irakurtzen

[Ziegatik bertsotan IV] Pakito Lujanbio
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Pakito Lujanbio – Nahiz eta Joxe Manuel Lujanbio “Txirrita” bertsolari handia nire birraitonaren lehengusua izan, niregana ez zen beraren bapateko bertsolari sen handirik iritsi. Zaletasun apur bat bai, baina apenas bertso paper batzuk moldatzeko eta ez bat-baterako. Nire espetxealdian bertso paperak erabili nituen nire senideekin uztarketa modura, hots: Gabonetako afariak, gure amaren urtebetetze bazkari ospakizunetarako

Segi irakurtzen