“Ez da liburu erosoa, biolentzia ahoskatzen duelako. Baina maitasunetik egindako liburua da”

Uxue Alberdi – Estitxu Eizagirrek Uxie Alberdiri Argian egindako elkarrizketa. Argazkiak: Dani Blanco   Kontrako eztarritik liburuaz hitz egiteko elkartu gara bizileku duen Getarian. Emakumeek bertsotan egin duten ibilbidean mugarri bat da liburua, honen ostean ezin esango baitugu “ez nekien” edo “ez dut ulertzen”.   Hamabost bertsolari elkarrizketatu dituzu, egun plazaz plaza dabiltzanak. Azaldu hautu hori.

Segi irakurtzen

Uxue Alberdi: «Biolentzia ahoskatzeak bertsolaritzaren irudi idealizatua arrakalatzen du»

Uxue Alberdi – Xole Aramendik Uxue Alberdik plazaratu berri duen Kontrako Eztarritik liburuaren inguruan, Gara egunkarian. Kontrako eztarritik kantatu dute emakume bertsolariek. Haietako hamabosti eman die ahotsa Uxue Alberdik. Plazetan jasandako indarkeria bere gordinean. Zeresana emango duena. Bati baino gehiagori kontrako eztarritik joango zaion irakurketa. Hamabost emakume bertsolari. Hamabost testigantza. Nor bere zaurietara, bere barne

Segi irakurtzen

Uxue Alberdi: “Bertsolaritzaren eta emakumetasunaren definizio tradizionalek talka egiten dute”

Uxue Alberdi – Harri Fernandez eta Ruben Plazak Uxue Alberdiri egindako elkarrizketa, Noticias de Gipuzkoa egunkarian. DONOSTIA– Kontrako Eztarritik saiakeran Alberdik emakume bertsolarien jarduna mugatzen duten 22 mekanismo identifikatu ditu eta, aldi berean, “orainaren erradiografia” bat egin du. Itziar Okarizek egin zizun galdera bera egingo dizut: Nola iritsi bertsora emakume gorputzetik? -Liburua horrela hasten da. Harrituta gelditu nintzen

Segi irakurtzen

Utzi

Utzi – Andoni Egañak Berria egunkarian.   Kontrako eztarritik ez dut oraindik irakurri. Aurkezpenaren ondorengo egilearen hitzek eman didate zer pentsatua. Puntta bakarrari helduko diot. Hala dio Uxue Alberdik: «Bertsolari batzuk, ‘intermitenteak’ deitu ditudanak, Ainhoa Agirreazaldegi edo Miren Artetxe, bertsolaritza utzi edo isildu ziren momentuan ez ziren kontziente erabaki hori hartzen zutela, gauza batengatik edo besteagatik,

Segi irakurtzen

Gorputzak bertsotan

Gorputzak bertsotan – Uxue Alberdiren idatzi batetik pasarte esanguratsuenak nabarmendu zituzten Argian.  ……………………………………………………………………………………………………………………………… Duela hiru hamarkada arte gizonezko gorputzak bakarrik ari ziren plaza publikoan. Nola sartu dira emakumeen gorputzak bertsolaritzan? Uxue Alberdik Pikara Magazinen argitaratutako artikulutik pasarte hauek nabarmendu ditugu. “Bertsolaria” eta “gorputza” hitzak oso gutxitan jarri izan dira elkarren ondoan. Badirudi, elkarri iheska ibili izan direla,

Segi irakurtzen