Amatxi kontaidazu

Elixabet Etxandi

Amatxi kontaidazu – Doinua: Aittittena (Papa cuentame otra vez)   Amatxi kontaidazu emakumeen egia nolatan zure negarrez bustia dudan begia? Bertsolari izatea omen zen zure ametsa baina emakume  jaioz ez zen hain gauza errexa Zazpi haur kabitzea horren sabela estuan erre zituzten sorginen erratza beti eskuan askatasun egarrian bizitzaren uholdeak lurrun bihurtu zituen sukaldeko baporeak

Baliente

Oihana Bartra

Baliente – Horrela erantzuten zigun preso genuen lagunaren amak alaba zelan zegoen galdetzen genionean: “baliente”. Inpaktatu egiten ninduen erantzun horrek. Ez zegoen txarto, ezta triste ere. Baliente. Borrokan zegoela, alegia. Bere jarrera ausartari esker egiten ziola aurre egoerari, umore onez gainera. Nago emakume bertsolariok ere “zelan saioan?” galdetzen digutenean halaxe erantzun genezakeela: baliente. Eta ez

Manager bila

Enare Muniategi

Manager bila – Heldu da eta ez gara konturatu. Hainbat gauza heltzen dira konturatu ere egin gabe, esate baterako, uda, ikasturte berria, 6 hilerik behin  dentistari egiten zion bisita, nerabezaroa, zahartzaroa,… Datak buruan gorde nahian ibiltzen gara, eta alferrik, momentua heltzen denean momentua bera konturatu gabe pasa ohi zaigu. Kontua da bertso eskolako 10 urteak

Lehengoekin, gerokoentzat

Oihana Iguaran

Lehengoekin, gerokoentzat – “Dama gazte xarmant bat”, “Donostiako hiru damatxo”, “sagar beltzeran”, “markesaren alaba”, “neskatx gaztiak”, “dama gazte polit bat”, “neska tranposa”, “atso zar”, “neskazar bat”, “bi zakur ta beste hiru atso (egun on Don Pepito eta Don Alfontso)”. Kontsesiri: “saldu ahal balitzake pisura urriaren truke /nork erosi faltako ez luke” Juana Bixenta Olabe(ri): “ez