Haatik

Oihana Iguaran

Haatik – Denbora generaman bertsolaritzan emakumeen presentzia (ausentzia, alegia) ulertu nahian. Lan ugari egin dira, esparru publikoan agertu ez arren, izan baziren emakume haien bertsoak berreskuratzeko, edo esparru pribatura mugatzen zituen testuingurua ulertzeko. Badaukagu ulertzeko beste marko teoriko eta badauzkagu ondorioztatzeko beste froga enpiriko.    Ikerketa soziologikoak ere puntu kritikoa zehaztuta utzi digu agerian: bertso

Duin

Ane Labaka

Duin – Doinua: Agur jesusen ama     1.Heriotzaz hainbeste gogoeta, itaun… hesteak bilakatu daitezke amaraun. Batek izan nahi badu lur azpiko ziraun; antonimoak dira bizi (e)ta biziraun. 2.Gaitzak hartu ditzazke mila bide zidor oinazeak gotortzen duenean inor. Bihurtu ez dakion irautea zigor ezin zaio bizitza luzatu derrigor. 3. Eutanasiaren aurka agertuz eskuina denegeratiboa da

Amatxi kontaidazu

Elixabet Etxandi

Amatxi kontaidazu – Doinua: Aittittena (Papa cuentame otra vez)   Amatxi kontaidazu emakumeen egia nolatan zure negarrez bustia dudan begia? Bertsolari izatea omen zen zure ametsa baina emakume  jaioz ez zen hain gauza errexa Zazpi haur kabitzea horren sabela estuan erre zituzten sorginen erratza beti eskuan askatasun egarrian bizitzaren uholdeak lurrun bihurtu zituen sukaldeko baporeak

Baliente

Oihana Bartra

Baliente – Horrela erantzuten zigun preso genuen lagunaren amak alaba zelan zegoen galdetzen genionean: “baliente”. Inpaktatu egiten ninduen erantzun horrek. Ez zegoen txarto, ezta triste ere. Baliente. Borrokan zegoela, alegia. Bere jarrera ausartari esker egiten ziola aurre egoerari, umore onez gainera. Nago emakume bertsolariok ere “zelan saioan?” galdetzen digutenean halaxe erantzun genezakeela: baliente. Eta ez