Lopategiren plazako indarra – Lopategiren plazako indarra Joan den ostiralean albistea jakin eta segituan hasi ziren hedabideak Jon Lopategi bertsolariari omenaldi txikiak egiten. Merezitakoak guztiak ere. Gure etxean,ondo gogoan izan dute egunotan Lopategi, eta gazteenok plazan ezagutu ez genuen arren zaharrenei entzundako istorioei eskerrak izan dugu presente bizkaitarra. Gabiriako festetako saioa lehenengo aldiz egin
