Bilaketa: Anaitasuna
Emaitzak: 40

Fundamentua egitea

2024-03-26 Ekhiñe Zapiain

Pasa den astean ostatuan trago bat eskatzen ari nintzela, zer eta ondoan ezagun bat jarri zitzaidan. Ezaguna diot, biok genuelako elkarren berri baina parranda giroan baino ez genulako hitz egin ordura arte.  Larunbat ilunabarra zen, eta igartzen zitzaion lagunekin bazkariren bat edo suertatu zitzaiola (edo poteo eraginkorra izan zuela), mingain lodiz hasi baitzitzaidan hizketan.

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Julio Sotok seigarren txapela jantzi du

2023-12-05

Julio Sotok seigarren txapela jantzi du - Larunbataz geroztik dozena erdi bat garaikur izango ditu gorritiarrak bere etxean. Eneko Lazkozekin jardun zen buruz-burukoan, eta etxarriarra berriz ere azken txanpara fin-fin [...]

Bertso ibilbidea: IRUÑEA

2023-10-09 Ander Perez

Bertso ibilbidea: IRUÑEA - Bi modu egon daitezke hiri bati buruz idazteko. Bata da kanpo behatzailearena, bertakoa izanagatik, kontakizunetik urruntzea hautatzen duena, ahalik eta zorrotzen, ahalik eta dokumentatuen, hiri horren [...]

Txapelketak utzitako pozez eta arantzez

2023-09-13 Miren Mujika

Txapelketak utzitako pozez eta arantzez   Goizeko 11:30ean dute jarrita hitzordua, Donostiako Tabakalerako Taba kafetegian. Bertan dira elkartzekoak Txapelketa Nagusiko finalaren atean geratu ziren hiru bertsolariak: Julio Soto, Aitor Bizkarra [...]

[BERTSO BEEF I] Anakronismo baten une gorenak

2022-09-05 Kepa Matxain

Anakronismo baten une gorenak - Orain hilabete batzuk ‘Zubia-Silveira’ afera jarraitu zuten klase guztietako grinatsuen artetik, auzia bertsozaletasunetik bizi izan zutenen egarria asetzeko bilketa xumea egin nahi luke erreportaje honek: [...]