Bertsolari gazteak, 1999

 

Arabako Kuadrillarteko kanporaketan Zalduondo eta Gasteiz garaile

Arabako Kuadrillarteko kanporaketan Zalduondo eta Gasteiz garaile – Larunbatean eman zitzaion jarraipena Kuadrillartekoari bi saiorekin. Arabako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, bi saio jokatu ziren Zalduondo eta Gasteizen: “asteburu honetan ere umorea eta giro ederra nagusitu dira, Kuadrillarteko senari jarraiki. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan”.   Saio

Gasteizko jaietako bertso saioak

  Gasteizen jaiak hasiko dira abuztuaren 3ko gauean, 9 arte. Tarte horretan zenbait bertso saio izango dira hiriburu arabarrean, eta honako kartel honetan daukazu agenda.

Txapelketa alternatiboak II: Bertsokatu. Gasteiz, Araba.

Bertsokatu – TESTUA: NEREA IBARZABAL Bertso sariketen bertsiorik dibertigarrienetako bat ezagutu dute azken urteetan gasteiztarrek eta bertara joandako ikasleek. Kutxiko tabernak eta gaztetxea bertsotarako plaza perfektu bilakatzen dira Bertsokatun, eta ikusle mordoa erakartzen ditu sariketak, tabernak lepo betetzeraino. Duela zazpi urte sortu zuten sariketa hau Kutxiko Katuek, bertsolari gazte arabarrak eta ikasleak elkartzeko helburuarekin. Tabernetako

Bertsolaritza eta flamenkoa oholtza gainean

Bertsolaritza eta flamenkoa oholtza gainean – Maia Ramirez de Okariz, Noticias de Gipuzkoan. Batetik, bertsolaritza, eta bestetik, flamenkoa. Izan daiteke bi diziplina artistikoren arteko elkarrizketa bat. Izan daiteke nor beretik jardutea eta bi hizkuntza ezberdinen artean nolabaiteko erdigune bat aurkitzea. Izan daiteke ere bakoitzak sentitzen duena ahots eta gorputz bidez adieraztea eta hori ikusleari transmititu

Aramaioko “Izenbakuek” taldea Arabako Kuadrilla arteko finalean izango da

Arabako Kuadrilla arteko – Aramaion herriko Izenbakuek eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldeak lehiatu ziren joan den larunbatean. Aramaioko taldea gailendu zen, eta Murgian jokatuko den finalean izango dira.   Arabako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez “giro bikainainean eta umore printzez beteriko saioa izan zen Kuadrillarteko 2.finalaurrekoan”. Aramaioko Izenbakuek talderaren izenean Manex Agirre, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa eta