Bilaketa: Karlista
Emaitzak: 42

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

[Lore Jokoak] Bertsolaritza ikur

2024-01-27 Antxoka Agirre

Bertsolaritza ikur - Ez zen dena halabeharra edo gabezia izan: bertsolaritzak euskal nortasunaren ikur bezala izan zezakeen potentzialitatea sumatu eta baliatzeko gai izan ziren kulturgile haiek.   [caption id="attachment_55337" align="aligncenter" [...]

Txirrita dohakabearen zakurra

2024-01-18

Txirrita dohakabearen zakurra - Koldo Izagirre, BERRIAn. Ausiki pare bat eta horra lotura askatu. Goazen! Baina ikaratia izugarri. Askatasuna motel, askatasuna! Bai zera, moteldua zegoen izan ere. Hura bai estanpa, [...]