BLOGA | Hamarreko handia

Hirugarren eguna dute udalekuetan, baina ez dakit dakiten; hemen inork ez du erlojurik ageri eskumuturrean. Hirugarren eguna dute udalekuetan, baina ez dakit dakiten; urrun, laino artean bezala oroitzen dute aitatxo eta amatxok autobusera eraman zituzten eguna. Autobusak Uribarri Ganboako ontziralekuan utzi zituen, eta bertan barku txiki bat, salbamendu-jaka laranja fosforitoak eta uharte bat, Untxien uhartea.

Egun horretan, eguerdiko hamabi eta erdiak heltzen zirenean, ikasgelatik korrika txikian ateratzen nintzen, motxila eskuetan hartuta. Etxera iritsitakoan, goizean zehar egindakoaz hizketan platerekoa irentsi, eta aitatxo siestara joaten zen; hormako erlojuari begira geratzen nintzen ni, ordu bi eta erdiak noiz iritsiko zain. Gero eta luzeagoa egiten zitzaidan minutu bakoitza. Segundoen orratzari begira, hark egiten zuen “tik-tak” bakoitza aitaren zurrunkekin bateratzen aritzen nintzen; orratzaren “tik-tak” bakoitzean sartzen nituen eskolan ikasitako abestiak, doinuak, eta horrela heltzen ziren ordu biak. Gehiago itxaron ezinda, berriz ere motxilaren heldulekuan behatz erakuslea sartu eta eskolarako bidea hartzen nuen poz-pozik.

Aurrekoan esaten nuen gisan nahiko nuke “arnas puruagoa biriketaratzen duzuen euskaldunok bertsotan zergatik garen hain txarrak ulertzea. Eta, agian, egunen batean elkar maitatzea”. Bertsogintza kontrako norabidean joan da ia beti, eta ez da zalantzarik bide horretan jarraituko duela. Zutabe hauek bertso txardun motxila txiki bat ere bizkarreratu dezagun proposamentxoa dira.

Azken aldi honetan, gauza batengatik ez bada, bertzearengatik, nahi baino joan-etorri gehiago egin behar izan ditut Iruñera. Baztan-Bidasoan, aski ongi dakigu Mugairen hasten dela Belateko malda. Ez, ez digu Xabier Letek gogorarazi beharrik.

Sagarrondoak lorea eta alea bi urtez behin ematen ditu oparo, urte batean zabaldu eta eman, eta hurrengoan bere baitara bildu eta bere txokoa zaindu.