Bertso-kopla onenaren lehiaketa Araban- Hamalau urte arteko gazteentzako bertso eta bideo lehiaketa antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk; irabazleentzako, taldean gozatzeko sariak izango dira, eskualde bakoitzeko kopla onenari emanak. Bertso ikasturtea ondo amaitzeko, bertsogintzara hurbildu eta sormenaren bidez plazera hartzeko aukera izango dute bertsozale gazteek Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean
