Heldu den ostiralean hasiko da Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa – Maeztun aurkeztu zuten Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan talde parte-hartzaileetako ordezkariek, iragan larunbatean. 280 parte hartzailetik gora dauzka ekimenak. Arabako bertsolaritzak urteetan eraiki duen mugimendua saretu eta indartzeko borondatea daukate antolatzaileek. Taldeka parte hartzen da Txapelketa honetan eta bi modalitatetan: bat-batekoan eta idatzizkoan.
