Bilaketa: pandemia
Emaitzak: 133

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Hostoz hosto loratu dute bertsolaritza

2024-02-03 Bertsolari Aldizkaria

Sei urteren ondoren, Bizkaian egingo dute ostera ere Bertso Eguna; bihar izango da, Gernika-Lumon. Bertso eskolen kontzeptua ekarriko dute hizpidera, eta Lilibertsok eta Bizkaiko Bertsozale elkarteak egun osorako egitaraua prestatu dute.

Arri eta Botx

2023-11-24 Arri eta Botx

Arri eta Botx - Ume-umetatik izan dugu bertsotarako eta kanturako zaletasuna, gurasoengandik hartu genuen grina hori, beti zegoen edozer arrazoi kantuan aritzeko. Hamabi urte genuela, Don Segundo Egaña apaizak sortu [...]