Bilaketa: rap
Emaitzak: 587

Dirutan

2024-04-29 Onintza Enbeita

Idazle batek idatzi du sare sozialetan nola deitu dioten hitzaldi baterako “alde bientzat” debaldeko saioa izango dela esanez. Hasperen bat atera zait.

Akrostikoak

2024-04-24 Haize Lekuona

Akrostikoak - Doinua: Nehoiz ez da senditzen [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/04/liburuki4_1822a.mp3"][/audio]     Ur gainean zabiltza markatuaz taupada Hartu eta orduko sartzen zaigu ikara Harrapatzen zaitu bortitz urperatuz bertara Itsasoari mugituz soinean [...]

Goizueta: Nikolas Iribarren, 'Xardea'

2024-04-22 Patziku Perurena

Oraindik gogoan dauzka Goizuetako jendeak Nikolas Iribarrenen pasadizo eta bertso franko. Ez hori bakarrik, orain berriro (2013-4-23) hila dugu Joxe Antonio Iribarren Perurena, lehengusu propioa eta aitona Nikolas zenari bezalaxe Xardea deitzen genion honi ere izengoitiz. Bihoa bien oroimenez lantxo hau.

Propio apropia

2024-04-03 Oihana Iguaran

Bertsolarioi rolak proposatzen zaizkigu askotan. Eta gai zabaletan, apropos hartu izan ditugu. Edozein rol ote da, ordea, aproposa? Beste askoren artean galdera horri erantzuteko ahalegina planteatu du 2024ko bertsolamintzak: Nondik eta zeri kantatzen diogu? (laster irakurri ahalko duzue aldizkari honetan luze, zabal eta sakon horko gogoetek emana).

Bizipenak bertso neurritan

2024-02-27 Ekhiñe Zapiain

Bizipenak bertso neurritan - 2022ko abuztua. Uste dut lehendabizikoz Amaia Agirreri irakurri niola, egunkariko artikulu batean edo, Izan Iñurri elkartearen bertso-saio solidarioarena. Ba omen zegoen Tabuen kutxatik oholtzara izenburupean kultur [...]