Bilaketa: Jon Maia
Emaitzak: 351

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertsoaren habiak mende laurden

2025-09-17

Urola Erdian bertsozaletasuna hauspotzeko helburuz sortu zuten Erniarraitz 2000. urtean. Ordutik, asko aldatu dira bertsolaritza nahiz gizartea, baina bertsoak bizirik dirau, baita elkarteak ere: 25. urtemuga ospatuko dute irailean.

Patxi Bisquert: “Lan hau egin dut belaunaldi gazteek Otañorengana hurbiltzeko tresna bat izan dezaten”

2025-09-11 Andoni Egaña

Hika egin genion elkarri nahiz hasera haseratik Patxik bere errezeloa azaldu zidan. Ez omen du euskaraz erraztasun ikaragarririk. Horregatik, tarteka erdaraz hitzen batek ihes egingo ote zion beldur zela eman zidan aditzera. Ordubetez aritu ginen, eta bere beldurrari ez nion inongo arrazoirik aurkitu. Erraz eta ongi egiten du euskaraz Patxi Bisquertek. Garai batean sortuen edo bolada batez hemendik kanpo ibili direnen konplexua izan daiteke “euskaraz gaizki” egitearen hori. Patxiren kasuan, inongo funtsik ez du uste horrek. Atzerantz begira ekin genion elkarrizketari, Hondarribiko kafetegi batean.

2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

2025-09-08

2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute- Badator Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 47. edizioa. Bi hilabetez luzatuko da lehiaketa, nafar lurretan gora eta behera eta ezker-eskubi ibili ondoren, urriaren 4an Auritzen abiatuta [...]

Zer da bertsolaritza?

2025-07-09 Itxaso Paya

Zer da bertsolaritza? - [caption id="attachment_62112" align="aligncenter" width="1080"] Arg: UKBERRI[/caption] Bertsolaritza ahoz sortu eta kantatutako diskurtso neurtu eta errimatuen artea da. Bertsolariak, arte horretan diharduen sortzaileak, unean bertan sortutako piezak, [...]

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.