Bilaketa: Oñati
Emaitzak: 120

Zehaztu artikuluen bilaketa:

[Azken Beltza] Helmuga: Dimako aireportua

2025-11-10 Esti Arozena

Dimako aireportua - 1992 Gogoangarria izan zitekeen olinpiadengatik, Bosniako gerragatik, Giraldillaren banderolengatik, Eurodisneyren inaugurazioagatik… Nire kasuan, 17 urte, bertsotan juxtu eta Nafarroako Bertsolari Txapelketan kantatzearekin bizitza erratea agian gehiegi izanen [...]

Anjel Martikorena bertsolaria hil da

2025-09-02

Anjel Martikorena bertsolaria hil da - Anjel Martikorena Basaburuan kokatzen den Igoa herrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta iragan uztailaren 21ean hil zen, sorterrian. Nafarroako Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, [...]

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.

Euxebio Mugertza, "Mendaro Txirristaka"

2025-05-26 Andoni Egaña

Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela.  Zergatik 2024. urtea orduan?