Bilaketa: nafarroa
Emaitzak: 507

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Burua hutsik

2025-09-19 Ruben Sanchez

Burua hutsik - Halaxe nago. Bertsolari aldizkaren agindua da “Hilero bota hamarreko handi bat nahi duzun doinuan eta neurrian” (nahiz eta zutabe-sail honen izenak agintzen duena oximoron bat izan) (ze [...]

Iturengo arotza. Santuak gurtu... eta santuak urtu?

Adituek diote haurtzaroan barneratzen ditugun jarrera, emozio, jokamolde eta bestelako hamaika faktore gure barnean daramatzagula, hein handi batean, bizi osoan zehar. Kantuekin ere antzeko zerbait gertatzen dela ere esan daiteke, umetan ikasi eta abestutako kantuak garunean iltzatuta geratzen baitzaizkigu. Horietako bat da, ezbairik gabe, Iturengo arotza.

Patxi Bisquert: “Lan hau egin dut belaunaldi gazteek Otañorengana hurbiltzeko tresna bat izan dezaten”

2025-09-11 Andoni Egaña

Hika egin genion elkarri nahiz hasera haseratik Patxik bere errezeloa azaldu zidan. Ez omen du euskaraz erraztasun ikaragarririk. Horregatik, tarteka erdaraz hitzen batek ihes egingo ote zion beldur zela eman zidan aditzera. Ordubetez aritu ginen, eta bere beldurrari ez nion inongo arrazoirik aurkitu. Erraz eta ongi egiten du euskaraz Patxi Bisquertek. Garai batean sortuen edo bolada batez hemendik kanpo ibili direnen konplexua izan daiteke “euskaraz gaizki” egitearen hori. Patxiren kasuan, inongo funtsik ez du uste horrek. Atzerantz begira ekin genion elkarrizketari, Hondarribiko kafetegi batean.

[Azken Beltza] Kalkulatzearena

2025-09-05 Ane Zuazubiskar

Kalkulatzearena - Bertsolariak kameleoiarenak egiten dituenaren ideia ez da berria; bai, badakigu noiz-zer-nola-nori neurtzen, edo ahalegina egiten dugu behintzat. Neurtu daitekeena birritan eta milimetrora neurtu zalea naizela ere ez da [...]