Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa – Zestoan abiatuko da lehiaketa ostiralean. Saio guztietarako hautatutako formatoa bertso afaria izango da.  Ostiralean jarriko da martxan Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Txapelketa, eta Zestoan izango du lehen hitzordua, Lau Iturri elkartean.Finala apirilaren 2an Lasturren jokatuko da. Egun hori iritsi aitzin bost kanporaketa jokatuko dira. 14 eta 18 urte bitarteko

Segi irakurtzen

Bueltan da Bertso Erronda

Bueltan da Bertso Erronda – Aurtengo txapelketan 25 gazte lehiatuko dira; kanporaketak Erronda kaleko tabernetan jokatuko dira, eta finala 7Katu gaztetxean. Bertsoa, euskara eta kaleko giroa astintzen ditu Bertso Errondak, bertsolari gazteen txapelketak. Aurtengo plazak Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernak izango dira, eta kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik kantauko dute (La Villakoan zazpik). Irabazleak

Segi irakurtzen

Bardoak kantuz berriz ere Nafarroan

Bardoak kantuz berriz ere Nafarroan – Badatoz Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimena. Laugarren edizioa izango da 2018koa. Otsailaren 2an hasiko da Beran eta martxoaren 24an Lekunberrin jokatuko da finala. 23 saio antolatu dira tartean. Bertso-eskolak eta bertsolari gazteen sarea indartzeko sortu zen proiektua, bertsolari eta bertsozaleen harrobia indartzeko.  Nafarroako Bertsozale Elkarteak eman ditu ekimenaren inguruko

Segi irakurtzen

Gazteegi berria

Gazteegi berria – “Gazte gara gazte,  ta ezkaude konforme”… Aitor Servierrek bere blogean idatzitako artikulua irakurri ostean eta batzuentzat ‘gazte’ etiketa iraungi zaidan arren, asko identifikatu naiz dioenarekin. Bertsolari gazte bezala bizitako esperientzien bildumatxoa osatu du azken “gau loriagarri”tik abiatuta. Zerrendan zehar, besteak beste, eskolarteko saioak, gazte sariketak aipatzen ditu, sarri askotan elkarren segidan etorri

Segi irakurtzen

Gazte saioak ere bai

Gazte saioak ere bai – Izaten dira ba bertsotarako gau loriagarriak. Gau horietan,  autoan etxerantz zoazela «jainko txiki bat» sentitzen zarela deskribatu zuen behinola Unai Iturriagak. Ene sentipen batzuk plazaratzeko aitzakia gisa erabiliko dudan bertso-gaua ez zen hainbesterakoa izan, baina ezin ukatu euforia dosi batekin egin nuela etxerako bidea. Gipuzkoako kostaldeko herri bat. Areto egokia.

Segi irakurtzen