Bilaketa: Harkaitz Zubiri
Emaitzak: 30

Ulises, harkaitzari usnaka

2023-09-20 Manex Agirre

Ulises, harkaitzari usnaka Argia aldizkarian Kepa Matxainek egindako elkarrizketa mamitsua argitaratu ondorengo asteburuan izan nuen Xabier Amurizarekin, tarte batez bada ere, egoteko zortea. Gorbeia magaleko Mairuelegorreta kobazulo ikonikoan egiten den [...]

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

Goizueta: Nikolas Iribarren, 'Xardea'

2024-04-22 Patziku Perurena

Oraindik gogoan dauzka Goizuetako jendeak Nikolas Iribarrenen pasadizo eta bertso franko. Ez hori bakarrik, orain berriro (2013-4-23) hila dugu Joxe Antonio Iribarren Perurena, lehengusu propioa eta aitona Nikolas zenari bezalaxe Xardea deitzen genion honi ere izengoitiz. Bihoa bien oroimenez lantxo hau.