Bilaketa: Joxepa Antoni Aranberri
Emaitzak: 34

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.

Bertso Hackatoia, teknologia eta bertsolaritza uztartuz

2024-12-16

Bertso Hackatoia - Bertso Hackatoiaren lehenengo edizioa ospatu zen abenduaren 14an BadaLaben, Errenterian. Ekitaldiaren antolatzaileak ARTEK[LAB] eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa dira. Bertso Hackatoia, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak [...]

Trabukoren kantako misterioak

2024-11-19 Patziku Perurena

Gazte denboran, kantari hasteko, aski izaten genuen lagunarteko edozein otordu edo festa. Behin eztarriak urratuxe ezkero, atzenerako han hasiko zen baten bat bazterretik: “Kanta zak Trabukona, hi” erreguka, goizuetarra nintzelako edo. Eta ezin baba, kantatu gabe utzi:

Goizuetan bada gizon bat
deitzen zaio Trabuko…

Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu, aurretik edo ondotik, urrutira gabe Ituringo Arotzarenak lagun dituztela. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hauspetik atera eta, biak elkarren ondo ondoan.