Bilaketa: Koldo Mitxelena
Emaitzak: 70

Koldo Izagirre bertsolaritzaz, 2001ean

2017-08-13

Koldo Izagirre bertsolaritzaz- Korrikaren XII. edizioak bertsolaritza omendu zuen, eta HABE Ikasbilek Koldo Izagirre elkarrizketatu zuen horren harira, 2001ean. ....................................................................   "Bertsolaritza literatura da"   Korrika inguruko ekitaldi baten gidoia [...]

Bertso ibilbidea: Lesaka

2024-05-10 Estitxu Arozena eta Eneko Fernandez

Lesaka - Herriko bestak beti izaten dira gazte guztientzat gozamena goratu dezagun denok Lesaka herri polit eta txukunena   Lesakari, herri maiteari txoko politagorik ez dugu ikusi Agur beti, gure [...]

Bando zabalera

2024-05-07 Oihana Iguaran

“Bando! Bando! Alkatek esan do…” diote Ataunen. Bertsolaritzan “Tarrapatatan” kantatzen diogu, 86tik. Bietan ere, antzekoa da norabidea (goitik beherakoa) eta helburua (isiltasuna egin dadin). Bandoa zabaltzeak ekar lezake bandoen arteko zirrikitua zabaltzea. Edo, nork daki, akaso beti izan da arrakala bat. Nahiko banda berezia da gurea.

Mila urte igarota, ura bere bidean

2024-05-02

Cira Crespo, Jakin-en. 

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit… Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

1960 eta 1962ko Txapelketa Nagusiak

2024-04-26 Pello Esnal

Bertsolaritzaren historian, leku berezia dute txapelketek. Halako ondorioak izan dituzte. Idazlan honetan, Euskaltzaindiak eratutako lehen bi Txapelketa Nagusiak ditugu gai; eranskin gisa aipatzen ditut 1965 eta 1967koak. Honekin amaitzen ditut, oraingoz, Bat-bateko bertsoa, jolas galduaren bila izenburu orokorra daramaten lanak.