Santa Ageda

 

Egungo bertsolaritzaren koplak

Egungo bertsolaritzaren koplak – EKIDAren editoriala.   Gaur egungo bertsolaritzaren koplak bestelakoak dira: alde batetik, merkantilizazio instituzionalizatu bat egonkortu da eta, bestetik, ezker abertzalearen porrotak krisi ideologiko nabarmena piztu du, bai eta derrotismoaren neurriko marko ideologikoa gailenarazi ere.     Bertsolaritzak eman du berriz ere zer esanik pasa berri den urtean, eta 2022an are gehiago

Ikasturte amaierako koplak

Ikasturte amaierako koplak – 25 urte izango dira bertsoaren didaktikaz lehen aldiz hausnartu nuenetik, lehen aldiz bertso-eskola baten ardura hartu nuen garaia eta nerabezaroaren azken txanpa batera etorri zitzaizkian. Orduan Xabier Amurizaren hausnarketak ziren helduleku bakarrak eta hortik tiratuta hasi ginen, intuizioz beste ezer baino gehiago, beste asko bezala. Bat-batekotasuna garrantzitsua zela bagenekien eta idatziz

“‘Koplariak’ ez da kontzertu musikal soila; dantzariak etenik barik aritzen dira dantzan”

Koplariak – Jone Guenetxeak Anboto atarian.   Koplek xarma berezia dute. Eta, gainera, punta-puntako musikari, abeslari, bertsolari eta dantzariekin jantzitako ikuskizun batean abesten badira, emanaldia borobil-borobila izango da. Hauxe da ‘Koplariak’ proiektuaren oinarria. Korrontzi taldeko Agus Barandiaranek eta Xabier Amurizak ondutako proiektua da eta ekainaren 29an Berrizen taularatuko dute. Amurizak erantzun die galderei.    

Bertso-kopla onenaren lehiaketa Araban

Bertso-kopla onenaren lehiaketa Araban- Hamalau urte arteko gazteentzako bertso eta bideo lehiaketa antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk; irabazleentzako, taldean gozatzeko sariak izango dira, eskualde bakoitzeko kopla onenari emanak.   Bertso ikasturtea ondo amaitzeko, bertsogintzara hurbildu eta sormenaren bidez plazera hartzeko aukera izango dute bertsozale gazteek Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean

Medikuen kontuak

Kirolari arruntaren koplak

Kirolari arruntaren koplak – Doinua: gizon arruntaren koplak   1) Hogeita hamazazpi Urte nituela, Parrandan ibiltzeko Zahartua nintzela, Korrika hasi nintzen Jaisteko kupela, Eta begira orain Daukadan nibela (bis).   2) Gaindituz agujeten Hanketako minak, Menderatu ninduen Kirolaren grinak, Bizikletak, korrikak Eta spining-ak Zer nolako indarra Daukan endorfinak (bis).   3) Kiroldegira noa Goizeko seietan,