Bilaketa: Pello Errota
Emaitzak: 161

Zehaztu artikuluen bilaketa:

PELLO URQUIOLA: BERTSOLARI ESPAINOLISTA

2012-10-17 kudeatzailea

[gallery ids="6963,6964,6965,6966,6967,6968,6969,6970,6971,6972"]Leitzako Pello Urquiola bertsolaria ezohiko kasua da. UPNko zinegotzi izandakoa, “Derecha Navarra y Española” alderdiko kidea da egun. Lan ugari “Nere hitze bertsoatan-mi palabra en bertsos” liburuan bildu zituen. [...]

Xanti Zabala ‘Lexo’ gure gogoan beti

2025-06-19

Gaztetxoa nintzela izan nuen Gaintxurizketa  baserriko bertsolariaren berri, Zeruko Argia  aldizkariaren azken orrialdeetan maiz plazaratzen zituen bertso-sortak irakurrita. Ederrak ziren, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko sutsuak, eta garaiko gertaerez mintzo zirenak. Irrika handiz egoten nintzen Lexoren bertso-sorta berrien zain. 

Euxebio Mugertza, "Mendaro Txirristaka"

2025-05-26 Andoni Egaña

Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela.  Zergatik 2024. urtea orduan?

Japoniar bertsozaletua

2025-05-12 Hide Dohino

Japoniar bertsozaletua - Duela 5 edo 6 urteko nire urtebetetzean mezu bat jaso nuen Dimako lagun Ibon Izagandik. Bertso bat zen. Hori izan zen niri botatako lehenengo bertsoa. Geroztik urtero [...]

Kalean da udaberriko alea! B137

2025-05-01

Kalean da udaberriko alea B137 - 34 urte bete dira munduratu ginenetik, eta 2025 honetan ere bertsolaritzaren bueltako hamaika eduki ekarriko dizkizugu, udaberri honetatik hasita. Zaldieroak emango dizu ongietorria, eta [...]

Bertsolaritza ikur eta eroale

2025-02-17 Antxoka Agirre

Bertsolaritza ikur eta eroale - Lore Jokoen zikloan Agosti Xahok jarri zuen bertsolaria euskal nortasunaren ikur gisa  zirkulazioan, Iparragirrek haragitu eta ezagutarazi zuen ikur hori, Pierre Lotiren Peru Abarkak ere [...]

Txirritaren heriotza

2025-01-29 Antxoka Agirre

Txirritaren heriotza - [caption id="attachment_60530" align="aligncenter" width="709"] 1936. Altzako Gazteluenen, bere hilobekin. Iturria: Sendoa.[/caption] Jai giroan eta umore onean ateratako argazkiaren protagonistek ez zuten susmatzen gainera zetorkiena. Lau hilabeteren buruan [...]

Basarri, hautagai perfektua

2025-01-14 Antxoka Agirre

Basarri hautagai perfektua - Zubimendi bera da bertsolari txapelketak berriro ere martxan jartzeko erabakia noiz, nola eta zergatik hartu zen argi asko azaltzen duena: “Honek [Basarrik] asmatutako bertso bati zaio [...]

Tuberkulu bat Bertsolari aldizkarian

2025-01-14 Ruben Sanchez

Tuberkulu bat Bertsolari aldizkarian - [caption id="attachment_60791" align="aligncenter" width="799"] Arg: AFA hirigintza[/caption]   Bertsolari aldizkariko arduradun ezin finagoak deitu zidanean, pentsatu nuen ez zela prosa proposamena izango. Aitzakia bila hasi [...]