Gaur zabaldu da Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea
Bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izan dute aukera orain arte. Gaurtik aurrera nahi duen oro apuntatu ahalko da.
Bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izan dute aukera orain arte. Gaurtik aurrera nahi duen oro apuntatu ahalko da.
Arabako txapelketa hasi zela 40 urte bete dira aurten, eta lehen edizio hartan kantatu zuen bertsolarietako bat da Xabi Rico. 80ko hamarkadan Arabako lehen bertso eskolen sortzaile eta bultzaltzaile izan zela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak.
Gipuzkoako bertso-eskolen eguna - Azken urteetan bertso-eskolen eguna eskualdeka antolatu da, baina Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez berriz ere Gipuzkoa mailako eguna izatera igaroko da. 14 urtez azpikoentzako egun osoko [...]
Aurrerantzean Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldea lau kidek osatuko dute: Ainhoa Urien, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa. Mugimendua den neurrian, orain artean garaiak irakurtzen asmatu du Bertsozale Elkarteak. Gaurko garaietan mugitzen asmatzea izango da berriz gakoa.
Ainhoa Urien, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa izango dira arduradun berriak.
Idoia Granizo - Euskalerria Irratian. Idoia Granizok irabazi du Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrien Sariketako narrazio laburren ataleko bigarren saria, 'Dena gure esku balego bezala' kontakizunarekin 'Dena gure esku balego [...]
Aurtengo martxoan Bertsolamintza, bertsoaren inguruko hausnarketen plazak, beste edizio bat izango du, “Nondik eta zeri kantatzen diogu?” lelopean. Martxoaren 13an hasiko da Gasteizen, eta 23an amaituko da, Amasa-Villabonan.
Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.
Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.
Gaur idaztea okurritu zaidanez, gaurko Peruk bertsoarekin ze harreman duen jakingo duzue, ez garrantzia gehiegirik eman, edo bai, egin nahi duzuena baina ez niri konturik eskatu. Ostiral gauetan lagunekin ETB KANTXA ikustean, txapa gainera justuan hiru pilotakada jarraian bota dituen pilotariaren antzera nabil ni bertsotan, gozakaitz.
Alaitz Sarasola Olanok bertso sorta idatzi du Señora Egunean kantatzeko. 1646. urtean Zaldibian kartzelan sartu zituzten emakumeen inguruan jarri ditu, artxiboko datuetan oinarrituta.