Bilaketa: Jone Uria
Emaitzak: 374

[Perlak] Jone Uria: 2001eko finala

2021-10-25 Jone Uria

2001eko finala - 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Kronika bat, 11 urteko haur baten ahotik. Edo, hobeto esanda, 20 urte geroago haur hura izan zen helduak gogoratzen duenetik. Saiatuko naiz [...]

Jone Uria, Uribe kostako txapeldun

2018-04-05

Jone Uria, Uribe kostako txapeldun - Martxoaren 24ean Jone Uriak irabazi zuen Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalean, Nahikari Ayok gidatuta, kantuan aritu ziren: Jone Uria, Imanol Uria, Paule Loizaga, Arrate Illaro, Peru Vidal eta [...]

Bertsomatean, Jone Uria

2018-02-18

Bertsomatean, Jone Uria - Wikimediatik ekarritako edukia. EWKEn martxan jarri dugun Hezkuntza Programaren baitan Bigarren Hezkuntzako ikasleei kontzeptuak errazteko bideak ireki nahi izan ditugu. Matematikan 100 kontzepturen inguruan ari gara lanean, askotan [...]

Mila urte igarota, ura bere bidean

2024-05-02

Cira Crespo, Jakin-en. 

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit… Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.