Bilaketa: hanka luze
Emaitzak: 648

Mikrofonoaren hanka

2023-12-20 Oihana Iguaran

Mikrofonoaren hanka - Hitza ez doa biluzik, gorputza darama. Abenduak gorputz asko bistaratu ditu oholtza desberdinetan, eta desberdin. Edo berdin bistaratu dituenak desberdin ikusi ditugu, ziurrenik. Abenduak ekarri dizkigu bi [...]

Hankaz gora

2017-12-06 Enare Muniategi

Hankaz gora - Bertsolariak atzekoz aurrera hasten dira, azkenengo puntua pentsatu eta lehenengora salto. Hegazkin batetik salto egiten dute baina behean koltxoia, hau da, azkenengo puntu eder eta borobil bat, [...]

Mila urte igarota, ura bere bidean

2024-05-02

Cira Crespo, Jakin-en. 

Historialaria, idazlea, txori zalea, Euskara-jendartekoa, kataluniarra. Bost gauza horiek naiz, besteak beste, gutxi gorabehera, eta karnetik gabe, bokazioz, eta ahal den bezainbat gozatzen ditut. Ez dakit ireki didaten leihatila honetatik amilotxik ikusiko dudan, ezta miru gorri dotorerik ere. Gaurkotasunari buruz hitz egiten didatenean, nahi gabe, txorien migrazioari buruz zergatik hasten naizen pentsatzen ere ez dakit… Baina, aizu, Cira, lurrera hankak, eta aurkitu orain historiatik gaurkotasunari buruz hitz egiteko manera, saiatu kontatzen, txori migratzaile bazina bezala, Euskal Herria nola ikusten duzun.

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

Arnasestutik irribarrera

2024-04-29 Andoni Rekondo

Arnasestutik irribarrera - 2023/07/31 Santa Barbara, Hernani   Sargoria izan zen uztailaren 31, hilabete goibel batek eskatutako amaiera distiratsua. Santutegia festaz festa ikasi duten horiek ongi dakite San Inazio eguna [...]

1960 eta 1962ko Txapelketa Nagusiak

2024-04-26 Pello Esnal

Bertsolaritzaren historian, leku berezia dute txapelketek. Halako ondorioak izan dituzte. Idazlan honetan, Euskaltzaindiak eratutako lehen bi Txapelketa Nagusiak ditugu gai; eranskin gisa aipatzen ditut 1965 eta 1967koak. Honekin amaitzen ditut, oraingoz, Bat-bateko bertsoa, jolas galduaren bila izenburu orokorra daramaten lanak.

Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa

2024-04-24

Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa - Lehen Hezkuntza ikasleen topaketak maiatzean zehar izango dira, eta ekainaren 1ean ospatuko da finala. 12-18 urte artekoek maiatzaren hasieran jokatuko dituzte 3 kanporaketa eta [...]

Arabako bertsolari txapelketaz

2024-04-22 Peru Abarrategi

Aspaldiko txapeldun gazteena izan du Arabako Bertsolari Txapelketa nagusiak. Publikoaren erantzun bikain batek erraztu du bertsolariek finalera arte egin beharreko bidea eta erretiroa hartu duenik ere bada aurten, azken urteetako ohiko finalista bat tartean.